Ikusi makusi » AHTez http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Sare sozialen sukarra Donostian http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/#comments Sat, 18 May 2013 13:22:38 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=407 Irakurri gehiago →]]> Datorren asteartean, arratsaldeko zazpiretan, Donostiako Kortxenea gaztetxean, “Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea” izeneko hitzaldi bat emango dut.

orga

Gizarte mugimenduen aldetik, gai honen inguruko hausnarketa bat ezinbestekoa dela uste dut. Ez hori bakarrik, nire iritziz, gizarte osoaren aldetik ere, sare sozial korporatiboekiko hausnarketa kritiko bat ere premiazkoa da. Bizi dugun dinamika alienatzaileaz jabetzea ezinbestekoa da estrategia askatzaileak sortu ahal izateko.

Informazio gehiago AHT-ren Aurkako Asanbladaren blogean. Baita maiatzaren 20an, astelehena, arratsaldeko zortziretan, Antxeta Irratiko Txingurri Hotsak saioan Bea Aranaren eskutik emitituko den elkarrizketan eta maiatzaren 21ean, asteartea, Berria egunkarian Edu Lartzaguneren eskutik argitaratuko den elkarrizketan.

Hitzaldia ospatutakoan, erabilitako materiala hemen argitaratuko dut.

Aldaketa (2013/05/21): Berriako elkarrizketara esteka gehitu dut.

Aldaketa (2013/05/22): Hogei lagun inguru bildu ginen gaztetxean eta hitzaldiaren ondorengo eztabaidan nahiko luzatu ginen. Gustura egon ginelakoan nago :-) Hitzaldiko ahotsa grabatu zen baina ez dakit, ez noiz, ez nola argitaratuko den. Hau da erabili nuen aurkezpena:

PDF
20130521SareSozialenSukarra.pdf (7,8 MB)

ODP
20130521SareSozialenSukarra.odp (4,5 MB)

Aldaketa (2013/06/13): Antxetako elkarrizketako audiora esteka gehitu dut. Beno, zuzenago esanda, egun hartako saioko grabaziora, beste eduki batzuekin batera hitzaldiko elkarrizketa dagoelarik. Eskerrik asko ZialdoKA-ri informazioagatik! Saio osotik elkarrizketaren zatitxoa hemen usten dut eskuragarri:

MP3
2013-06-01-txingurri-hotsak-txopi.mp3 (13,8 MB)

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/feed/ 1